Azaroaren 20ra arte izango da Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainaren 2019ko edizioa. Urtero bezala, saskiek dakartzaten produktuez gozatzeaz gain bertako ekoizpenari bultzada emateko bidea da, eta bestetik, saski bakoitzaren balioaren %25 Nafarroa erdi eta hegoaldeko eta erdialdeko euskalgintzarendako izango da.
Aurten gainera, aldaketa batzuk daude. Batetik, hiru saski izango dira aukeran: beltza (klasikoa), berdea (ekologikoa) eta zuria (berezia). Eta bestetik, aurten saskia ordaintzeko aukera izango da eskaria egiten den unean bertan. Hala ere, betiko aukera ere mantenduko dugu, hau da, saskia jasotzean ordaintzeko aukera.
Eta azken ohar gisara, aurten ez da Oñatiko kultura etxean esku orririk jasoko. Eskari guztiak web bidez jasoko dituzte. Inork arazorik izanez gero saskia web bidez eskatzeko, e-posta hau erabilita jarri daiteke harremanetan Oñatiko taldearekin eta eskaria egiteaz arduratuko dira: oinatierrigora@gmail.com.