Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ingou Aloñak galdu egin zuen denboraldiko lehen jardunaldian, baina geroztik jokatutako partidu guztiak irabazi ditu, hiru jarraian, hain zuzen. Azkena, atzo, Zubikoan, Ttakun taldearen aurka lortutako garaipena (6-3).
Liderraren aurkako garaipena
Ttakun taldea lider zegoen sailkapenean, baina oñatiarrek indarrez hasi zuten partidua eta markagailuan aurretik jartzea lortu zuten, atsedenaldira joan aurretik. "Markagailuan aurretik gindoazela, erlaxatu egin ginen eta beraien gola iritsi zen. Horregatik, bigarren zatian estutu egin genuen berriro ere" aipatu zuen, Iñaki Iglesias, Ingou Aloñako entrenatzaile laguntzaileak.
Gauzak horrela, oñatiarrak bigarren postuan daude sailkapenean eta datorren jardunaldian ere liderraren etxean jokatuko dute, Anoetan, hain zuzen.