Lasterketa antolatzen hasteko lehen bilera egin dute dagoeneko antolakuntzako kideek eta mendi lasterketeten egitaraua aztertu ostean, hamaseigarren Aloñako igoera izango dena, 2020ko apirilaren 26an izatea erabaki dute. Data jartzearekin batera, "lasterketa antolatzen jarraitzeko eman beharreko hurrengo pausoak zehaztea" izan da, bilerako beste eginkizunetako bat, Mikel Urrutia, antolakuntzako kideak adierazi bezala.