Mendi sailak antolatutako argazki lehiaketako sariak banatuta

Maialen Regueiro 2019ko azaroaren 16a

Aloña Mendiko mendi sailak argazki lehiaketako sari banaketa ekitaldia egin zuen atzo arratsaldean. Aurtengo edizioan, 311 argazki jaso dituzte eta 60 parte-hartzaile izan dira. Bada, atzo, guztira bost sari banatu zituzten.

Sariak

Mendi Sailak, Mikel Oteroren eskutik banatu zituen sariak zine aretoan. Alberto Muñoz eta Lander Madariak lehen saria eraman zuten, Esnatzea eta Humilde ante la inmersidad lanekin, hurrenez hurren. Bigarren saria, Ramiro Torrentsentzat izan zen, Rinconces patagonicos argazkiarengatik eta, hirugarren saria, Eneko Ibargüengoitiarentzat Entre las luces y sombras argazkiarekin. Mendi sailak, Oñati saria ere banatu zuen atzoko ekitaldian, kasu honetan, Unai Agirreren Islandia argazkiak irabazi zuelarik.

Erakusketa kultur etxean

Gauzak horrela, aurtengo ediziora aurkeztutako argazki guztiak kultur etxeko erakusketa gelan egongo dira ikusgai azaroaren 24ra bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak