AEBetan eskalatutako pareten gaineko ikus-entzunezkoa gaur

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko aza. 15a, 11:03
Jon Agirre eta Iñaki Mendizabal Kalifornian dagoen Half Dome granitozko haitzaren aurrean (Argazkia: Jon Agirre)

Jon Agirre eta Iñaki Mendizabal oñatiarrek AEBetan egindako eskaladen gaineko ikus-entzunezkoa botako dute gaur, egubakoitza, iluntzean. Mendi sailak antolatu duen mendi astearen azken ekitaldia izango da. Aurretik, 19:00etan, argazki lehiaketako sariak banatuko dituzte zinema aretoan bertan.

Eskalada egiteko bidaia egin zuten iaz, abuztutik azarora, Agirrek eta Mendizabalek. Han grabatutako irudiekin eta ateratako argazkiekin egindako ikus-entzunezkoa da, hain zuzen ere, gaurko ekitaldian aurkeztuko dutena. "Yosemite parkean dagoen Kapitaina pareta igotzea zen helburuetako bat. Eta egin genuen, lortu genuan. Bestalde, AEBetako mendiek, paretek, fisura asko dituzte, hemengoek ez bezala. Pareta horiek eskalatzeko beste teknika bat behar da. Guk, normalean, beste modu batean eskalatzen dugu eta han horrela egitea erronka txiki bat zen guretako. Teknika ez ezik, aseguratzeko modua ere ezberdina da fisurak dituzten paretetan", dio Jon Agirrek. Iluntzeko ekitaldian hitza har-tuko dute Agirrek eta Mendizabalek. Proiektatuko duten ikus entzunezkoari sarrera txiki bat egingo diote, euren bidaiaren nondik norakoak aipatuz. Amaieran ikus-entzuleen galderak erantzuteko egongo dira, eskaladaz berba egiteko.

Sari banaketa

Ikus-entzunezkoaren aurretik, 19:00etan, zinema aretoan bertan, mendi sailak antolatutako argazki lehiaketako sari banaketa egingo dute. Lehiaketako bi sailetan emandako sariak bana-tuko dituzte. Argazki sarituak eta beste hainbat ikusgai daude erakusketa gelan 24ra arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak