Zapatuko bazkariak emango dio hasiera Nagusien Asteari

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko aza. 13a, 12:38

San Martin egoitza kanpotik

Nagusien Astea ospatuko dute zapatutik aurrera San Martin egoitzan. Senideekin eta lagunekin batera egindako bazkaria izango da asteko lehen ekitaldia.

Zapatuan hasiko da San Martin egoitzako Nagusien Astea. 12:00etan meza izango dute eta 14:00etan bazkaria. Arratsaldean, DJ Jabi Sound joango da musika jartzera.

Astelehenetik egubakoitzera bitartean, berriz, urtero moduan, herriko hainbat talde joango dira San Martin egoitzara emanaldi bat edo beste eskaintzera. Esaterako, astelehenean, Jose de Azpiazu musika eskolako ikasleek kontzertua egingo dute. Martitzenean, bolo txapelketa eta txokolate-jana izango dute. Oñatz dantza taldekoak eguaztenean joango dira dantza saioa egitera. Eguenean, Oñati abesbatzaren emanaldia eta afari-merienda izango dituzte eta egubakoitzean, bingo berezia. Egoiliarrek euren senide eta lagunekin gozatzeko ekitaldiak dira guztiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak