Azaroak 8. Azken eguna Argentinan, Bahía blancan. Goizean hiriko portura gerturatu gara, eta bertan bazkaldu. Arratsaldean Argentinan eman behar genuen azken kontzertua eman dugu, Biblioteca Bernardino Rivadavian. Azken kontzertua eta euskal kantak, hunkigarria izan da bertan sortu den giroa. Taldekideok, Aitorrek kontzertua hasi aurretik esan dizkigun hitzekin geratu gara: "Oso harro nago egin dugun lanaz. Plazerra da zuek zuzentzea". Euskal etxean amaitu dugu eguna, pintxo goxoak jaten, euskal abestiak kantatzen eta giro ezin hobean, etxean bezala sentitu gara. Mila esker GARENOK familia osatzen duzuen denoi!
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.