Bihar egingo dute Oñatiko X. Laburmetrai Rallya

Maialen Santos 2019ko aza. 8a, 15:46

Iazko laburmetrai rallyko sari banaketa

Goizeko zortzietan ekingo diote lanari parte-hartzaileek, eta aurkeztutako laburrak Santa Anan aurkeztuko dituzte iluntzean.

Gehienez ere hogei taldek hartuko dute parte goizean goiz hasiko den rallyan. Hala, objektu bat, herriko hamar toki eta unean bertan emango zaien gai edo genero bat jarraituta osatu beharko dute gehienez hiru minutu izan ditzakeen film laburra. Arratsaldeko zazpiak aurretik aurkeztu beharko dute lana, balekoa izan dadin.

Ondoren, 21:30ean Santa Ana antzokian izango da film laburren aurkezpena: lanak ikusteko aukera izango da bertan, eta sari banaketa ere egingo dute. Epaimahaikideez gain, publikoak ere izango du botoa emateko aukera, publikoaren saria emango baitute.

Antzokira joateko sarrerak bihar bertan eskuratu ahal izango dira, 16:00etan, gaztelekuan. Bestalde, gaztelekuan pantaila jarriko dute ekitaldia zuzenean jarraitzeko, eta streaming bidez ere jarraitu ahal izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak