Elkarretaratzea deitu du Oñatiko sare feministak biharko

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko aza. 6a, 12:49
Aurretik egindako elkarretaratze bateko argazkia

Baionan izandako erailketa sexistaren harira,  "aski da, nazkatuta gaude" esateko deitu du Oñatiko sare feministak elkarretaratzea biharko, eguena, 19:00etan, Foruen plazan. Udalak ere bat egin du deialdiarekin. Albiste barruan dago prestatu duten oharra.

BESTE EMAKUME BAT ERAILA EUSKAL HERRIAN!
EMAKUME BAT ERAILA IZAN DA BAIONAN
ASKI DA! Nazkatuta gaude!

Beste erailketa matxista bat gertatu da asteburu honetan, laugarrena dugu aurten Euskal Herrian: gogoan zaituztegu!!! 53 urteko emakumea erail berri du bere bikotekideak Baionan (Lapurdi). Gizonak aurrekariak ditu genero indarkeriagatik, baina horrek ez du ekidin erailketa berri hau.

Hauteskunde kanpainan indarkeria matxista bera ukatzen dituzten diskurtsoak entzun behar izaten ari gara, baita arazoa xenofobiaz mozorrotzen duten diskurtso faxistak ere. Baina non daude emakumeok pairatzen ditugun biolentziei aurre egiteko politika integralak eta babes neurriak? Indarkeria matxistaren muinera ez doan jendarte honetan, geroz eta ugariagoak dira zigorrean, segurtasun polizialean eta beldurrean sakontzen duten jarrerak. Euskal Herriko Mundu Martxan ozen diogu: justizia patriarkalak, kontrolaren eta xenofobiaren politikek aurrean izango gaituzte!

Durangon ospatu ditugun V. jardunaldi feministetan azaleratu dugu Euskal Herriko Mugimendu Feministak indarkeria matxistaren aurkako borrokan izan duen lidergotza. Azken hamarkadetan jendarteratu dugu emakumeon aurkako indarkeriak ez duela mugarik, bizi garen sistema kapitalista patriarkalaren ezinbesteko tresna delako, eredu honek sortzen dituen botere harremanak betikotzeko tresna. Modu berean, indarkeria matxista bestelako biolentzia batzuekin elkarlotzen dela agerian utzi dugu, arrazismoa edo klasea, kasu.

Ez dira modu isolatuan eta bakartuan ematen diren erasoak, hainbat hedabideek aditzera ematen duten moduan. Gure kultura aparatuan, komunikabideetan, estatuan, lan merkatuan, familian edota hezkuntza sisteman birproduzitzen den matxismoak hiltzen gaitu. Honen aurrean, agente sozial, politiko eta instituzional guztien ardura pertsonal eta kolektiboa ezinbestekoa da. Dena esanda dago, hitzetatik praktikara pasatzeko garaia da.

Emakumeen Mundu Martxatik gogor salatzen dugu Baionako erailketa eta azaroaren 7an eta 8ean egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten dugu! Honekin batera, elkar babes eta autodefentsa feministarako deia egiten dugu, gure bizitzak direlako jokoan daudenak. Feministok erantzuteko prest gaude! Martxan jarraituko dugu, elkarrekin, borrokan denak aske izan arte!!!

EHko EMAKUME MUNDU MARTXAREN PLATAFORMA

2019ko azaroaren 6an, Euskal Herrian

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak