Jentiletxe eta Arratola gainaren artean dauden mugarriak ikusteko irteera

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko aza. 6a, 09:11
Mugarri bat

Oñatiko mugarriak ikusteko bigarren irteera azaroaren 17an egingo du Aloña Mendiko mendi sailak. Hemeretzi kilometrotako ibilaldia izango da eta zailtasunik gabekoa, antolatzaileen esanetan. Federatuta egotea ezinbestekoa da.

Azaroaren 17an izango da Aloña Mendiko mendi sailak antolatu duen hurrengo irteera. Herriko mugarriak ezagutzeko antolatutako bigarrena, hain zuzen ere (urtarrilean egin zuten lehena).

Ibilbide honetan Jentiletxe eta Arratola gainaren artean dauden mugarriak ezagutuko dituzte. Irteera Oñatiko plazan izango da eta oinez, Jentiletxeraino joango  dira. "Gero, ibilbidean, Gorostiaga, Gainzabal, Ipinuegi, eta Udana gainak irabaziko ditugu. Bukaera Barrendiolako urtegian izango da, autobusez bueltatuz", diote antolatzaileek. Ibilbidearen zehetasunak aipatuz, diote hemeretzi kilometrokoa izango dela sei bat ordu ingurukoa eta zailtasunik gabekoa. 08:00etan izango da irteera Foruen plazatik.

Aloña Mendiko mendi sailak gogora arazi du derrigorrezkoa dela federatuta egotea irteeran parte hartzeko. Izenam emateko azken eguna azaroaren 14a da. Aloña tabernan edo alonamendi.mendi@gmail.com helbidera mezua bidalita egin daiteke. Prezioa da bost euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak