Errekaldekoek Elkar Hezin bozkatuko dute aurrerantzean

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko aza. 5a, 14:36
Botoak kutxa barruan

Errekalde auzoko hauteskunde mahaia Elkar Heziko eraikinera tokiz aldatu dute eta aurrerantzean han bozkatuko dute orain arte Errekaldeko eskola txikia izandako eraikinean bozkatzen zuten herritarrek. Domekan egingo diren Espainiako Gorteetako hauteskundeetan izango da aldaketa.

Duela urte batzuk bi hauteskunde mahai zeuden Errekaldeko parbulario zaharrean. Baina horko zentsuan jaitsiera egon zen eta bi mahai egotetik bakarra egotera pasa ziren. Orain, mahai hori tokiz aldatzea erabaki dute eta Elkar Heziko eraikinean egongo da aurrerantzean, hango beste hirurekin batera. Beste eraikina baino askoz irisgarriagoa da bigarrena, askoz erosoagoa kutxak eta behar den materiala eraman eta berriz bueltan jasotzeko. Elkar Heziko eraikinean beste hiru hauteskunde mahairekin batera egongo da laugarren hau, eta elkarren arteko konpainia ere izango dute mahaian egotea tokatzen zaienek. Domekan hamabost mahai egongo dira lau gunetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak