Oñatiko irabazi asmorik gabeko gazte taldeek 2019. urtean garatuko dituzten jarduera eta egitarauendako dirulaguntzak eskatzeko deialdia onartu zuen Tokiko Gobernu Batzarrak otsailean. Gazte elkarteen sustapenerako eta musika taldeen CD grabazioetarako dirulaguntzak, hain zuzen ere. Aurrekontuan dirua geratu denez, 8.194,50 euro, bigarren deialdia zabalik dago eskaerak egiteko. Haur eta Gazte saileko teknikariak aditzera eman duen moduan, herriko gazte elkarteek eta musika taldeek egin dezakete eskaera. Azaroaren 10a da epea eta gaztelekuan egin behar dira.