Gomiztegin, baserria bisitatuko dute, bere jatorria eta funtzionamendua ezagutuz. Artzaintzak gure kulturan izan duen garrantzia ezagutzera ematea izango da bisitaren funtsa, ogibide hau gertuagotik ezagutuz. Instalazioetara bisita, gazta nola egiten den azaltzen duen diaporama ikusi, artzain txakurren erakustaldia eta Arantzazu gazten dastatzearekin borobilduko dute goiza bisitariek.
Azaroaren 24an izango da bisita eta erakustaldia. Parketxetik abiatuko dira bisitariak 10:30ean, eta 14:00etan berriz Parketxera itzuli. Familiei zuzendutako ekintza da, batez ere. Prezioak dira: hamar euro helduek eta bost euro umeek (3 eta 10 urte artekoek)
Plazak mugatuak dira eta aurrez eman behar da izena: 943 78 28 94/699 335 183 edo arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net