Oñatiko kantoral zaharrak argitara ekarriz

Miren Arregi Amasorrain 2019ko aza. 3a, 19:40

Musikegunak 2019 jaialdiaren barruan, Capilla Gregorianista Donosti Ereski koruak kontzertua eskaini du Santa Anan. Oñatiko kantoral zaharretatik berreskuratutako piezak eskaini dituzte bertan, ezkutuko altxorra azaleratzeko helburuarekin.

1614ko Oñatiko Kodexean jasotako piezak dira eskaini dituztenetako batzuk. Donostiako Elizbarrutiko Artxibategian jasota dago hori. Sarreran, egileak aipatzen du 1614an Oñatiko elizarako egina dela.

Bigarren zati baten, Arantzazuko Benedikta interpretatu dute. Ia 500 urte dituzten kroniketan ageri da bertako otoitz nagusitzat Benedikta.

Azkenik, 1697 urtean Bidaurretako koruko bikaria Sor Maria Magdalenak idatzitako liburutik ateratako kantuak eskaini dituzte donostiarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak