Bisita eta ekintza bereziak egongo dira asteburuan Oñatin

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko urr. 31a, 16:45

Oñatiko kondeen kripta

352 ohe daude prest Oñatiko ostatuetan asteburuan kanpotik etorriko diren bisitariendako. Ohiko bisitak ez ezik, bereziak ere egingo dituzte, esaterako, kondeen kriptara. Arantzazun eta Arrikrutz Kobetan ere prest daude turistak hartzeko.

Oñatik dituen eskaintza guztiak batu eta egokitu ditu Udaleko Turismo Sailak asteburu honi begira. Herri barruan, esaterako, ohiko bisitak egingo dituzte Txokolateixara, unibertteko eta lehoiaren historia ezagutzeko ibilaldia egingo dute eta Arantzazun ere egongo da zer ikusia: Xavier Alvarez de Eulate pintura lehiaketako lanak edo parketxea, esaterako. Inaziotar Lurraldea oinez egiten duen ibilaldia ere egunotan pa-sako da handik. Gomiztegi artzain eskola ere bisitatu ahal izango dute, eta, noski, baita Urbia alderako mendi ibilaldiak egin edo eskalatu ere.

Atseden tokiak

Turistek zer egin eta zer ikusi ez ezik, non atseden hartu ere izango dute Oñatin. Izan ere, 352 ohe prest egongo dira datozen egunetan bisitariendako, izaera eta kategoria ezberdinetako ostatuetan, gainera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak