Azaroko domeketan, Santa Ana musikaz blai

Maialen Regueiro 2019ko aza. 1a, 13:33

Capilla Gregorianista Donosti Ereski korua. (Irudia: Musika Hamabostaldia)

'Musikegunak' egitasmoaren 41. edizioa domekan hasiko da Capilla Gregorianista Donosti Ereski koruaren emanaldiarekin. Azaroko domeketan izango dira gainontzeko hiru emanaldiak –lau izango dira–, Santa Ana antzokian 19:00etan hasita.

Oñatiko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean antolatutako Musikegunak egitasmoaren 41. edizioa asteburu honetan hasiko da. Guztira, lau emanaldi izango dira eta, beste urte batzuetan bezala, guztiak Santa Ana Antzokian izango dira eta 19:00etan emango zaie hasiera. Lehen emanaldia domekan izango da, azaroaren 3an, Capi-lla Gregorianista Donosti Ereski koruaren eskutik. Gauzak horrela, 41. edizio honetan, bi abesbatzak eta beste bi musika taldek hartuko dute parte, txandakatuz.

Koru bikoitza

Capilla Gregorianista Donosti Ereski koruak, gaur egun Jokin Otamendik zuzentzen duenak, berrogei urte baino gehiago daramatza musika gregorianoa eskaintzen. Horrez gain, azaroaren 17ko emanaldia ere abesbatza batek eskainiko du: Suhar gizonkoruak, hain zuzen. Kasu honetan, 26 abeslarik osatzen duten abesbatza hau 2018an sortu zen eta, Esteban Urzelai oñatiarrak zuzenduta, alemaniar eta austriar musikagile erromantikoen musika eskaintzen dute.

Musika taldeak

Bi abesbatzez gain, beste bi musika taldek hartuko dute parte edizio honetan. Musbika Ensemble izango da lehen taldea, azaroaren 10ean emanaldia eskainiko duena eta XVIII. mendeko euskal eta europar musikagileen musika lantzen duena. Aurtengo azken emanaldia, berriz, Entrequatre taldearen eskutik izango da, azaroaren 24an. Talde hau lau gitarristak osatzen dute eta Espainiako eta Latinoamerikako musikagile handien lanak interpretatzen dituzte.

Emanaldien egitaraua

Kontzertua guztiak Santa Ana Antzokian izango dira, domekan, 19:00etatik aurrera.

  • Azaroak 3: Capilla Gregorianista Donosti Ereski. Zuzendaria: Jokin Otamendi.
  • Azaroak 10: Musbika Ensemble.
  • Azaroak 17: Suhar, Gizon-korua. Zuzendaria: Esteban Urcelay.
  • Azaroak 24: Entrequatre laukotea.

Sarreren salmenta

Emanaldietarako sarrerak aurrez erosteko aukera dago, sei eurotan, gazteleku ondoko leihatila digitalean edota www.oñati.eus atarian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak