Olakuako kirol pista eraberritzeko lanak hasita daude

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko urr. 30a, 09:15

Zintak jarri dituzte lanak egiten ari diren eremuan

Argiteria berritzeko lanak egingo dituzte lehenengo eta kirol guneari egokitutakoak ondoren: jolas espazioa margotu, saski berriak jarri eta egurrezko hesia ipini, besteak beste. Partaidetzazko Aurrekontuetan herritarrengandik jasotako proposamenenetako bat da.

Partaidetzazko Aurrekontuetan herritarrengandik jasotako proposamenen artean Olakuako kirol pista berritzearena izan zen aukeratuetako bat. Hainbat lan egingo dira kirol gune horretan eta lanak hasita daude dagoeneko.

Argiteria berritzeko lanekin hasi dituzte obrak. Jarriko diren fokuetako batek, gainera, pista ez ezik, Olakuako dorrea ere argiztatuko du. Lan horiek egindakoan hasiko dira kirol guneari dagozkionak: kirol praktikarako erretxina zoladuraren aplikazioa; areto futbol zein saskibaloi jolas espazioen margotzea; areto futboleko ateen margotzea; egurrezko hesia jartzea; eta lau saski berri jartzea. Kanasta zaharrak aurreko astean kendu zituzten.

Lan hauen aurrekontua 47.000 eurokoa da eta iraupena, berriz, hilabete batekoa. Eguraldiak, baina eragin zuzena izango du obraren iraupenean. Izan ere, eguraldi ona behar da, adibidez, lurreko tratamendurako. Udalak adierazi du ondo bidean, eguraldi onarekin, aurreikusitako epean bukatuko dituztela lanok, baina iraupena luzatuko lukeela eguraldi txarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak