2019/11/10 19:00 - 20:00

Musika

Musikegunak. Musbika Ensemble

Musikegunak. Musbika Ensemble
Santa Ana antzokia, Oñati

Musbika musika konpainiak estilo ezberdinetako ganbera musikaren interpretazioa hedatzeko asmoarekin
sorturiko proiektu bat da. Emanaldi honetan, Antonio Gaztañetaren bidaia ikuskizun honetan, bere itsasontzian bidaiatzeko aukera eskainiko du, testu dramatizatu eta musikaren bitartez. Tripazko sokak, klabea, arku barrokoak, larruzko estalkiak eta barroko garaiko kriterio historikoekin interpretatutako musikak Antonio Gaztaiñetaren garaiko Mutriku herrira eramango du entzulea bidaiari ekiteko.

Musikegunak egitasmoaren barruan dagoen emanaldia da. Sarrerak, sei euro  (aurrez salgai leihatila digitalean eta udal webgunean atarian)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak