Anfibioendako hirugarren putzua, martxan

Mireia Bikuña 2019ko urr. 26a, 16:15

Oñatiko hilerriaren azpian eta Ulmaren egoitzaren artean dagoen lursailean, Belatxara inguruan, egokitu dute putzua, auzolanean. Hainbat herritar batu dira Natur Eskolak egindako deialdira. Aurreko bi putzuak Olapoton eta Iturrigorrin egokitu zituzten, aurretik.

Aurretik bazegoen hezegune bat Belatxara ingurune horretan, baina industria jardueraren ondorioz, sikatu egin zen. Gaurko auzolararekin gune hori berreskuratu gura izan dute.

Aurretik eginda zegoen zuloa  plastiko zuriarekin forratu dute.  Hurrengo pausua, urez betetzea izango da.  Ostean hasiko dira anfibioak putzura heltzen. "Anfibioek ura behar dute ugaltzeko, baina guztiak ez dira errekara joaten. Batzuek putzuak erabiltzen dituzte. Adibidez, Iturrigorriko putzuan  txantxikuak eta ugandreak sarri ikusten ei dira. "Udaberri eta uda aldera bete beteta egoten dira. Dena dela, putzu horiek ez dira bakarrik anfibioendako. Naturak sortzen dituen landareak egongo dira, edo animaliek beste nonbaitetik ekarri dituzten hazietatik hazitakoak", esan dute Natur Eskolako kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak