Irazan antzerki taldeak, hiru tailerretarako gonbidapena

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2019ko urriaren 24a

Antzerkira eta arte eszenikoetara gerturatzeko hiru saio monografiko izango dira. Etzi, zapatua, egingo dute lehenengoa eta azaroaren 16an eta 30ean besteak. 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Interesa duten guztiontzako daude zabalik, hasi berrientzat zein dakitenentzat. Irazan.esko-la@gmail.com helbidean eman daiteke izena; ordaindu beharrekoa: langabeek 30 euro eta ikasleek eta langabeek, 20 euro.

Nazioarteko irakasleak

Mexikoko Ulises Vargas aktore, perfomer, idazle eta antzerki irakaslea izango da domekakoan, eta Antzerkia elkargunerako espazio gisa eskainiko du. Arte eszenikoetarako mugimenduaren ikerketa eta esplorazioa da bigarrena, Pablo Zamorano txiletarrak eskainiko duena. Dantzari, performer eta dantza irakaslea da. Azken, berriz, Raffaela Menchetti italiarraren Gorputz eta ahots entrenamendua antzerkian izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak