Erraietatik izeneko disko berria egin du Sharon Stoner talde oñatiarrak. Gaur izango da kalean. Eta gaur bertan aurkezpen kontzertua egingo du. Taldearen azken diskoa, Puntu bakar batean elkartzen diren hertzak, 2012an kaleratu zuten, duela zazpi urte. Horretaz gain, Oñatiko beste talde bat ere izango da, Broken Legacy. Hauek duela gutxi kaleratu zuten beraien lehen lana, XIX izeneko diskoa hain zuzen ere. Kontzertuak gaueko hamarretan hasiko dira eta sarrerak bost euro balioko du.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.