2019/10/27 12:30 - 13:30

Musika

'Botibol'-en kontzertua

'Botibol'-en kontzertua
Antixena gaztetxea, Oñati

'La Fièvre Golby', Botibol ezizenarekin ezagutzen den Vincent Bestaven artistaren hirugarren lan luzea da. Hamar urtez frantses indie panoraman bere izena ezagutzera eman du. Azken hiru urteetan, laguna duen Pierre Loustaunauren Petit Fantôme proiektuaren partaide aktiboa izan da. Bira eta konposizio une luzeen artean bere baitan zuen musikaren   kanporatzearen beharra sentitu du. Hori Johannes Buff soinu egileak ( Thurston Moore, Dalek, the internet...) Euskal Herrian duen grabatze estudioan egin du. Gai ainitz tratatzen ditu izan amodio istorio ala antizipaziozko istorioak. Usaiako folk doinuei poparen anbizioa eta instrumentazio ugaria bezain zehatza gehitzen dizkio. Lagunen artean grabatu izanak berotasun berezi bat senti arazten du 70 hamarkadako rock kaliforniar edo soft-rock diska onenetan bezala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak