Tuteran ospatuko da aurtengo Nafarroa Oinez domekan, hilak 20, eta Txantxiku ikastolak autobusa antolatu du hara joateko. Izena emateko urriak 16 da azken eguna eta 943 78 12 04 telefonora deituta edo txantxiku@ikastola.eus helbidera mezu bat idatziz apuntatu ahal izango da. Adin txikikoak arduradun baten laguntzaz joan beharko dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.