1-0 irabazi du Aloñak, Lagun Onaken aurka

Maialen Santos 2019ko urr. 13a, 19:45
Aloña Mendi taldeko atezaina baloia harrapatzen

Gaur arratsaldean jokatu dute norgehiagoka Erregional Preferente mailako Aloña eta Lagun Onak futbol taldeek, Azkoagainen. Markagailua alde zuela joan da atsedenaldira etxeko taldea, eta neurketako bigarren zatian ez da golik egon.

Partiduaren lehen erdian egin du gola Aloñak -Martxel Aiastui izan da golegilea- eta atsedenaldira joan dira hala. Bigarren zatia golik gabe amaitu da, baina partidua amaitzear zegoela jokalari bat gutxiagorekin geratu da Aloña, txartel gorri bat medio.

Oro har, egindako lanarekin "pozik" azaldu da Aloñako entrenatzaile Endika Ruiz, eta taldeak defentsan egindako lana nabarmendu nahi izan du: "bagenekien partidu gogorra izango zela, baina defentsiboki ondo aritu gara". Aurkariek gola egiteko "aukera garbirik" izan ez dutela ere gaineratu nahi izan du.

Maila bereko gainontzeko neurketatan, Ikasberriren zelaian galdu egin du UDAK, 3-1. Antzuolak eta Mondrak, aldiz, berdinketa lortu dute nork bere etxean jokatutako neurketan. Antzuolak Soraluzeren aurka jokatutako partidua markagailu hutsarekin amaitu da, eta Mondrak eta Billabonak, aldiz, bina gol sartu dituzte Mojategin.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak