Iaz baino talde bat gehiagorekin aurkeztu da Aloña Mendi

Julen Iriondo 2019ko urr. 12a, 15:16
Aloña Mendiren Futbol saileko kideak, gaur goizean, Azkoagainen.

Futbol sailak Azkoagainen batu ditu goizean bere kide denak, argazkietarako. Alebin nesken taldea da iaztik hona sortu dena, eguneko nobedade nagusia. Hamahiru talde izango ditu denera denboraldi honetan Oñatiko klubak.

Beste nobedaderik ere bada, ordea, aurten; izan ere, Mondrak, UDAk, Arizmendik eta Aloña Mendik bate egin dute emakumezkoetan, eta denen artean bi talde atera dituzte senior mailan, horietako bat Arizmendi Aloña izendatu dutena, gaur Azkoagainen aurkeztu dena, hau ere: "Leku batean ere ez genuen taldea osatzeko nahikoa neska, eta helburua izan da futbolean jokatu gura zuten neskei aukera ematea", azaldu du Aloñako zuzendaritzako Jabi Agirrek.

Bestelakoan, senior mutiletan bi talde izango dira, eta gazte mailan beste hainbeste. Kadeteetan, berriz, bi talde izango dira mutiletan, eta bat nesketan. Infantiletan ere bi talde osatu dituzte mutilekin eta bat neskekin, azken hauen kasuan zortziko futbolean aritzeko. Alebinetan, nesken talde berriarekin batera mutilen biak ariko dira. Hauei guztiei, futbol eskolan jardungo duten ehundik gora neska-mutikoak batu behar zaizkie.

Hori, jokalariei dagokienez; hauei lagun egiteko, berriz, teknikari, prestatzaile eta abarrez osatutako talde handia ere badu Aloña Mendik, 50 pertsona ingurukoa.

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak