XI. Oñatiko Trikiti Jaialdirako sarrerak eskuragarri daude

Maialen Santos 2019ko urr. 11a, 18:20

Oñatiko Trikiti Jaialdia, iaz

Urriaren 26an izango da jaialdia, 17:30ean. Sarrerak dagoeneko salgai daude Bizipoz kafetegian, hamabi euroren truke

Urtero legez, aurten ere Santa Ana antzokiak hartuko du herriko trikiti jaialdia; urriaren 26an, zapatu arratsaldean. Lizargarate Trikitizale Elkarteak antolatuta, inguruko herrietatik etorritako bost trikitilari hirukote eta bi bikote arituko dira oholtza gainean –guztira, hemeretzi trikitilari–.

Jaialdiaren XI. edizio honetan, emanaldia ikustera joan nahi duenak sarrerak eskuratu beharko ditu aurrez, eta dagoeneko salgai daude; Bizipoz kafetegian, hamabi euroren truke. Gainera, erreserbak ere egin ahal izango dira, lizargarateelkartea@gmail.com helbidera mezu bat idatzita. Horrez gain, jaialdia amaitutakoan afaria egongo da Oñatiko Pago Uso elkartean. Afarirako txartela 22 euro da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak