Datorren urteko udal zergak %0,67 igoko dira Oñatin orokorrean

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko urr. 11a, 13:40

Datorren urtean udal zergak zenbatekoak izango diren erabakitzeko ez ohiko osoko bilkura egin zuten atzo, eguena, Oñatin. %0,67ko igoera izango dute zergek, orokorrean. EH Bilduren aldeko botoekin onartu zen proposamena. EAJ abstenitu egin zen.

KPIaren, Kontsumo Prezioen Indizearen, igoera izan du kontuan Udal Gobernuak proposamen hori egiteko. Igoera orokorra izango da hori, baina badaude salbuespenak. Adibidez, %50erainoko hobaria lortu ahal izango dute, Hiri Ondasunen Zergan, autokontsumorako eguzki-indarra baliatzeko sistema dutenek. Etxebizitza sozialetan egiten diren obren gaineko zergak ere hobaria izango du, 24.000 euro arteko errenten kasuan.

EAJ abstenitu egin zen bozketan, berak egindako sei proposamenak ez direlako ordenantzan jaso. Tartean, ibilgailu elektriko eta hibridoei aplikatzen zaien hobaria handitzea eta babes ofizialeko etxebizitzek higiezienen zergan duten hobaria luzatzea eta jarduera ekonomikoen zergan eta Zabor Bilketa tasan merkatari eta ostalariei zuzendutako hobari batzuk. Udal Gobernuak, baina, ez ditu onartu jeltzaleek egindako eskaerak, “gutxi landuta” daudela argudiatuz. EAJ kexu agertu zen, erdibide bat adosteko hitz egiteko gertu ere ez delako agertu Gobernua, jeltzaleen esanetan.

Zergak onartuta, kiroldegikoak gelditu dira zehazteke, lanketa berezia behar dutelako, obrengatik. EAJk proposatu du tasaren murrizketarako adin muga 21 urtetik 23 igotzea. Baina tasa horiek ez daudela oraindik jarrita argitu du alkateak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak