Ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago

Maialen Santos 2019ko urr. 11a, 15:28

2019-2020 ikasturterako lau ikastaro antolatu ditu Udalak, eta dagoeneko zabalik dago izen-emate epea,  –urriaren 18ra arte– www.oñati.eus webgunean edota udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan

2019-2020 ikasturterako lau ikastaro antolatu ditu Udalak. Patchwork, hardanger, myreska, ajoureta mayorquin eta richellier teknikak lantzeko ikastaroa da horietako bat. Bestalde, pintura ikastaroa ere badago aukeren artean; haurrei eta helduei zuzendutakoa. Eskulan dekoratibo eta sendabelar tailerrak ere egongo dira, azken hau soilik helduei zuzendutakoa izango den arren. Ikastaro guztietan daude plaza mugatuak, eta dagoeneko eman daiteke izena.

Eskainitako plazak baino jende kopuru handiagoak izena emanez gero, aukeraketa zozketa bidez egingo dute. Urriaren 24 arratsaldean argitaratuko dute onartuen zerrenda kultur etxean eta Udalaren webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak