Berbalagun egitasmoa urrian jarriko dute berriz martxan, eta berbalagun eta laguntzaile berrien bila dabiltza arduradunak. Talde gehiago osatu nahi dituzte, inor mintzapraktika egiteko aukerarik gabe gera ez dadin.Berbalaguneko kide izan gura duen herritarrak euskaltegian bertan eman dezake izena urriaren 18a aurretik. Bihar, eguaztenean, hilak 9, ikasturtearen aurkezpen ekitaldia egingo dute, Euskaldun Berria gelan, 18:00etan.
Bedita Larrakoetxea Udal Euskaltegiak emandako datuen arabera, azken kale-neurketaren arabera, Oñatiko kaleetan entzuten diren hamar elkarrizketatik ia zazpi euskaraz dira. "Baina badira gure artean euskaraz egiteko zailtasuna dutenak edo egiten ausartzen ez direnak: ikasten dabiltzalako, inguruan euskaldunik ez dutelako, euskara herdoildu zaielako, gaztelaniaz erosoago aritzen direlako... Berbalaguna egitasmoa zailtasun horiek guztiak gainditzeko modua izan daiteke".