Oñatiko XVI. Mendia eta Natura Argazki Lehiaketa abian da

Maialen Santos 2019ko urr. 4a, 12:00
2016ko edizioko argazki irabazleetako bat

Aloña Mendiko mendi sailak abiatu du argazki lehiaketa, eta urriaren 14ra arte izango da argazkiak aurkezteko epea www. concursosdigitales.com atarian.

Parte hartu nahi duenak argazkiak ateratzeko orduan baldintza zehatz batzuk izan beharko ditu kontuan, Gizakia mendian eta Mendi ingurunea sailen baitakoak izan beharko baitute.

Argazki guztiak jaso eta epaimahaikideek argazki onenak aukeratzeko tartea hartuko dute gero, eta azaroaren 7an emango dute aukeratuen berri. Aurrerago, azaroaren 15ean egingo dute sari banaketa, eta guztira 2.400 euro banatuko dituztela iragarri du kirol elkarteak.

Lanak, ikusgai

Horretaz gain, lehiaketan parte hartu duten argazki guztiak ikusteko aukera egongo da. Hain zuzen, azaroaren 11tik 24ra jarriko dituzte lanak ikusgai, egingo duten erakusketan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak