Herritarrei eskerrak emanaz agurtuko da domekan Joxean Larrañaga parrokoa

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko ira. 26a, 17:24

Joxan Larrañaga, Oñatiko parrokoa

Horazio Argarate izango da Oñatiko parroko berria eta biek batera esango dute meza domekan, 11:30ean. Ostean luntxa egongo da, "herritarrekin egon eta agurtzeko".

Domekan, San Migel eguneko meza nagusian, agurtuko da Joxan Larrañaga parrokoa.

Hamaika urte egin ditu lan horretan Oñatin, eta erretiroa eskatu zuen, gaixotasunagatik. Oñatiko parroko berria Horazio Argarate izango da eta biak egongo dira domekako meza nagusian. Gipuzkoako bikario nagusia ere izango da aldarean domekako mezan, "batia apaiz gehiago ere", Larrañagak esan duenez.

Larrañagak parkinson gaitza du eta Jose Inazio Munilla gotzainari eskatu zion ardurak arintzeko. "Erretiroa hartzean, nora joan aukeratu dezakegu, eta Azkoitira joango naiz, lagun batekin biziko naiz han eta hari lagunduko diot, ahal dudan neurrian, baina ardura barik", dio Larrañagak.

2008ko irailaren 28an etorri zen Larrañaga Oñatira, eta, hamaika urte hauetan ondo hartu dutelako, "herritarrei eskerrak emanaz" agurtuko dela esan du. Meza ostean, luntxa egongo da parrokiako klaustroan, "herritarrekin egoteko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak