
Larrialdi zerbitzuetako eragile ugari ibili dira desagertutako gaztearen bila. Arantzazutik abiatuta Aizkorri-Aratz parke naturaleko inguruak aztertu dituzte Ertzaintza, Gurutze Gorria edota DYAko ordezkariek, besteak beste.


Ertzaintzak atzo ilunkaran izan zuen 29 urteko berriztarraren desagerpenaren berri, senide baten abisua jaso ostean. Arantzazun aparkatuta aurkitu zuten gaztearen autoa eta ondorioz, mendiko erreskate taldea aktibatu zuten. Mendizale batek aurkitu du gaur 12:00ak aldera Oltza inguruan eta larrialdi zerbitzuek baieztatu dute gaztea onik dagoela.

Larrialdi zerbitzuetako eragile ugari ibili dira desagertutako gaztearen bila. Arantzazutik abiatuta Aizkorri-Aratz parke naturaleko inguruak aztertu dituzte Ertzaintza, Gurutze Gorria edota DYAko ordezkariek, besteak beste.


Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.