Lehen Karlistadaren amaiera Espartero eta Maroto jeneralek Bergaran egindako besarkadarekin irudikatzen da baina jasota dago bi egun lehenago sinatu zutela bake akordio hori Oñatin, Lazarraga jauregian. Eta historiako pasarte hori antzeztuko du, hain zuzen ere, Olaitturri kultura elkarteak. 180 urte bete dira aurten, abuztuaren 29an, itun hori sinatu zutenetik.
Antzezlanean 20 lagunetik gora hartuko dute parte, 23 oñatiar igoko dira agertokira, eta bertsoak, musika eta pasarteak tartekatuko dituzte, betiko moduan. Domekan, San Migel egunean, egin dute estreinaldia Santa Ana aretoan, 19:00etan, eta sarrerak salgai daude Txokololateixian zazpi eurotan (egunean bertan hamar euro izango da). Hilaren 26an, aurre estreinaldia egingo dute toki eta ordu berdinean. Doan izango da saio hori.
Herri antzezlanarekin batera, karlistaden inguruko hitzaldi zikloa ere antolatu du aurten Olaitturrik. Hiru hitzaldi egin dituzte: XIX. mendeko bi karlistaden ingurukoa bata, Tomas Zumalakarregi jeneralari buruzkoa bigarrena eta Euskal Herriko foru erregimenari buruzkoa azkena.