Arbelar eta Peruaitz inguruak garbi

Miren Arregi Amasorrain 2019ko irailaren 22a

Aizkorri Bizirik taldeak deituta, Urbiako borden inguruan pilatutako beirak, burdin zatiak eta bestelako hondakinak batzen ibili ziren atzo. Arbelar eta Peruaitz inguruak garbitu zituzten. 15 lagun inguru batu ziren eta hamarretako ederraz gozatu zuten Urbiako Fondan. Garbitze lanetan aritu zirenek atsekabea azaldu zuten, bordak egoera txarrean daudela ikusirik: "Pena bat, bordak hain abandonatuta ikustea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak