Liga ondo hasteko aurkari gogorregia izan du Fagor Industrial Aloña Mendik

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko ira. 22a, 10:43

Jon Irizar jaurtiketa egiteko prest aurkaria aurrean duela.

Ligako lehenengo partiduan etxekoen babesa izan du Aloña Mendik; hala ere, oñatiarrek ezin izan dute Basauri mendean hartu –20-23–.

Aurrean aurkari gogorra izango zutela jakinda irten ziren kantxara oñatiarrak atzo arratsaldean; eta, horrela izan zen. Basauri Aloña Mendi baino gehiago izan zen eta merezimendu osoz irabazi zituzten bizkaitarrek ligako lehenengo bi puntuak.

Lehenengo zatian ondo eutsi zuten

Partidu guztian zehar aurretik izan ziren bizkaitarrak. Hala ere, lehenengo zatian etxekoek markagailuari eustea lortu zuten eta aldageletara berdinketarekin joan ziren 11-11.

Bigarren zatian, baina, indarberrituta irten ziren Basauriko mutilak. Indartsuago ibili ziren erasoan, eta atzealdea zaintzerako orduan, atezainak lan bikaina egin zuen, baloi garrantzitsuak geldituz. 20-23 izan zen azken emaitza.

Aurkaria zoriondu besterik ez

"Korrika egitea falta izan zaigu", azaldu zuen partidu amaieran Jon Irizar Aloña Mendiko jokalariak. "Partidu zaila" izango zela bazekitela adierazi zuen Irizarrek, eta "aurkaria zoriontzea" besterik ez zaiela geratzen gaineratu.

Irizarrek gehitu du "talde polita" sortu dutela, iazkoarekin alderatuta "baja gutxi" izan dutela eta "gazteak indartsu" datozela. Hori horrela, denboraldi polita egiteko gogotsu daude oñatiarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak