Finalerdietako eta finaletako partiduak jokatuko dira pilotan

Maialen Regueiro 2019ko ira. 20a, 11:12

San Migel txapelketako finala irailaren 26an izango da; herriko pilota txapelketakoa, berriz, urriaren 6an.

Aloña Mendiko pilota sailak antolatuta, 37. San Migel txapelketa jokatzen ari da, Zubikoa kiroldegiko pilotalekuan. Kiroldegiko eraberritze-lanen eraginez, gainera, aurten, finalerdietako eta finaletako partiduak jokatzeko aukera izango da soilik. Finalerdietako partiduak bi egunetan jokatuko dira eta horietako batzuk atzo jokatu ziren. Euskal Herriko kadete, gazte eta promes mailetako partiduak jokatu zituzten atzo, eta hurrengo hitzordua irailaren 26an izango da. Txapelketa honetako finala, berriz, urriaren 6an, Errosarixo Egunean, jokatuko da, 17:00etan hasita. Aloña Mendiko pilota sailak antolatutakoaz gainera, herriko pilota txapelketa ere jokatzen ari da, eta, kasu horretan, finalerdietako partiduak gaur jokatuko dituzte, 18:00etan hasita. Guztira, lau partidu izango dira, plazako pilotalekuan jokatuko direnak, eta gaurko partiduetan sailkatzen diren bi bikoteak irailaren 28an aurrez aurre arituko dira finala jokatzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak