'Eguzki bat tatuatu' kantuaren bideoklipa aurkeztu du Iker Martinezek

Maialen Regueiro 2019ko irailaren 18a

Iker Martinez, musikari oñatiarraren Lurralde berriak, izeneko bigarren lana, irailaren 26an ikusiko du argia, baina aurrerapen gisa, Eguzki bat tatuatu izeneko kantuaren bideoklipa aurkeztu du.

Iker Martinez musikaria

Iker Martinez de Zuazo, oñatiarra da eta musikaren munduan aspaldi hasi zen. Nerabezaroan Latzen taldean aritu zen eta ondoren, Potemkin, Amonal eta Lenao taldetan. 2017an Itzalen mundua lehen bakarkako lana argitaratu zuen.

'Eguzki bat tatuatu' kantua

Abesti honek "garena lasai izan eta erakustearen inguruan hitz egiten du" Martinezen esanetan. Kantu honen bideoklipa osatzeko gainera, Martinezen haurtzaroko familia-irudiak erabili dituzte, bere ustez, "haurtzaroa baita lasaien egiten dugun garaia".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak