La Polla motorrak berotzen

Mirari Altube Arrese 2019ko irailaren 17a

Bueltan da La Polla Records taldea –nahiz eta haren kantuak sekula ez joan– eta zaleak gogotsu daude oholtza gainean Evaristo eta konpainia ikusteko. Asteburuan ekingo diote birari, Valentzian, baina aurretik lagunendako kontzertuak eskaini dituzte, zapatuan Gasteizen eta domekan, Oñatin, Pako tabernan; Salve ezaguna abestu zuten lagunartean.

Ni descanso, ni paz! izena duen bira egubakoitzean hasiko dute Valentzian, eta beste hiru kontzertu eskainiko dituzte urrian: 11n eta 12an Madrilen; 18an eta 19an Bilbon; eta 25ean eta 26an, Bartzelonan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak