Alkate txikiaren agurraren babesean egin dute dantza, Oñatiko kaleetan

Mireia Bikuña 2019ko ira. 15a, 18:24

Iker Isastiren ongietorriaren ostean ospatu dute Haurren Eguna, kalerik kale. 660tik gora neska-mutikok kolorez eta dantza bete dute Oñatiko erdigunea. Hamabi herritako dantza taldeek parte hartu dute.

Lizarrako, Antzuolako, Legazpiko, Arrasateko, Portugaleteko, Zumarragako, Soraluzeko, Gernikako, Aretxabaletako, Sestaoko eta Beasaingo dantza taldeko ordezkariak batu dira Oñatzek antolatutako egun handira. 

Hamarretakoa egin ostean, kalerik kale ibili dira, askotariko dantzak egiten. Ostean, Foruen plazan elkartu, eta bazkaltzera joan dira: dantzariak herriko familiekin, eta arduradunak eta txistulariak, elkarte gastronomikoetan. 17:00etan hasita, alardea egin dute. Hori ere, Foruen plazan.

Urrezko ezteiak, 2020an

49. Haurren Eguna izan da gaurkoa. 2020an 50 urte beteko dira haur dantzarien eguna ospatzen hasi zela. Bihartik aurrera, 50. urteurreneko ospakizunari begira ipiniko dira Oñatzekoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak