San Migel eskubaloi sariak, etxeko taldeendako

Mireia Bikuña 2019ko ira. 15a, 13:24
San Migel eskubaloi saria

Mutilen Fagor Industrial-Aloña Mendik Zarautz hartu du mendean, penalti jaurtiketan, arauzko denbora 21-21 bukatu ostean. Nesken taldea, aldiz, Eharialdearen kontra gailendu da, 26-19. 

Lagunarteko partidua bai, baina liga txapelketa hasi aurreko azkena izan da Fagor Industrialek eta Zarautzek jokatu dutena. Elkar ondo ezagutzen duten bi talde. Eta, hori nabaria izan da kantxan. "Lehia intentsua izan da. Lagunartekoa baino gehiago. Guretzat, azterketa moduko bat. Gauza berriak probatzeko partidua", esan du taldeko entrenatzaile Aitor Garciak.

Eta, planteamendu berriak probatzeko, jokalari guztiek jokatu dute. Minutuak guztien artean banatu ditu. "Halako partidu batek eskatzen duen exijentzia maila oso handia da. Horri aurre egiteko gai garela erakutsi behar dugu", dio Garciak. Izan ere, liga txapelketa talde sendo baten kontra hasiko dute oñatiarrek: Basauri izango dute aurkari, Zubikoan.

Entrenatzaile berria

Taldeak kantxan gainean erakutsitakoaz gain, San Migel sariak balio izan du taldearen entrenatzaile berria ezagutzeko. Aitor Burcio izango da Fagor Industrial-Aloñaren arduraduna. "Urte askoren ostean berriro hartu dut talde baten ardura. Urduri hasi naiz, baina sentsazio onekin bukatu dut. Taldearen neurria hartu behar diot oraindik, baina, bide oparo baten hasiera izango dela espero dut", aipatu du.

Neskak ere txapeldun

Senior mailako nesken taldeak ere San Migel torneoa irabazi du. Gasteizko Eharialdearen kontra jokatuko dute, eta 26-19 irabazi dute  Zubikoan. Liga urri hasieran hasiko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak