Caja Rural taldeko Juan Fernando Calleren garaipenak amaiera eman dio Lehendakari Txapelketari. Tropelak 100 kilometrotako ibilbide bihurriari egin behar izan dio aurre, etengabeko gorabeherekin –batez ere Goierri aldean–. Eta, Oñatiko Unibertsitatearen zuzenera lasterketa erabat apurtuta iritsi bada ere, hiru gizonen arteko esprintean erabaki da lasterketa. Eta Hor, kolonbiarra Asier Etxeberria (Laboral Kutxa) eta Jon Agirre (Baqué - ideus - BH Team) baino azkarragoa izan da.
Debagoiendar onena Aritz Kortabarria (Grupo Eulen) izan da, sailkapen orokorrean hamargarren postuan.
Sailkapen osoa, hemen: