1.000 parte hartzailetik gora Oñatiko V. Mendi Martxan

Xabi Gorostidi 2019ko ira. 14a, 13:07
Goranzko bidean, parte hartzaileak kabitu ezinik.

Eguraldia ederra, eta baita zifra ere. 07:30ean abiatu dute martxa 1.040 lagunek, eta aurten ere bi ibilbide izan dituzte aukeran: luzea –32 kilometro 1.758 metroko desnibela– eta laburra –22 kilometro eta 1.045 metroko desnibela–. Parte hartzaileak "gustura" aritu dira eta ibilbidea "asko gustatu" zaiela adierazi diete antolatzaileei. 

Gaurkoan 70 lagun aritu dira boluntario moduan lanean, martxa behar bezala egin ahal izateko. Parte hartzaile kopurua gora ziola ikusita, boluntario kopurua bikoiztu behar izan dute antolatzaileek, anoa postuetan eta ibilbidean zehar ezer falta ez zedin. "Astean zehar boluntarioa nahikoa edukitzea jarri genuen erronka moduan, eta lortu dugu. Horri esker posible izan da hainbeste lagunentzako anoa postuak lotzea" azaldu du Josu Lizarralde antolakuntzako kideak. 

Parte hartzaileak indarrak berreskuratzen, anoa postu batean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak