Plater tradizionalak eskainiko dituzte Txopekua berrituan

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko ira. 13a, 16:56
Arantzazura bidean dagoen Txopekua jatetxea, kanpotik

Lehengo jatetxearen zerbitzu bera ematen saiatuko direla diote nagusi berriek, eskaintza zabalduta.

Astelehenean, Arantzazuko Amaren egunean, zabaldu zuten Txopekua berritua. 2012an itxi zuten, 85 urteko ibilbidea egin ostean, eta orduko ilusio berarekin eta eskaintza zabalagoarekin zabaldu ditu ateak berriz.

Itxita egon den tartean, eraberritu egin dute erabat eraikina. Lehengo itxura bera du kanpotik, baina barrua hustu egin dute eta jangela, esaterako, berritua da erabat. "Jateko tokia aldatu dugun arren, platerak betikoak izango dira aurrerantzean ere; plater tradizionalak eskainiko ditugu, etxekoak", dio Jesus Arsuagak. Mari Jose Urzelai emaztearekin batera zabaldu du Txopekua berritua. Lehengo nagusiaren, Kandido Bikuñaren, lobak dira eta orduko Txopekuak eskaintzen zuen zerbitzua ematen saiatuko direla diote. Eraikinaren inguruan ere egin dituzte lanak, eta, esaterako, terraza bat eta ziburuak dituen parke txiki bat jarri dituzte. Eguneko menuak ez ezik, pintxoak eta errazioak ere eskainiko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak