Erabilera publikokoa izango da beste lau urtez Lazarragako lorategia

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko ira. 13a, 13:19
Carlos Martinez de Irujo Sotomayorreko dukea eta Izaro Elorza Oñatiko alkatea akordioa sinatzen

Lazarragako lorategiaren erabilera publikoari lotutako hitzarmen luzapena sinatu dute goizean Carlos Martinez de Irujo Sotomayorreko dukeak eta Izaro Elorza Oñatiko alkateak. Beste lau urtez, zabalik egongo da lorategi hori herritarrendako, abuztuan eta irailean izan ezik.

Uztailean eta abuztuan egon izan da publikoari itxita Lazarragako lorategia eta datozen urtetan abuztuan eta irailean egongo da itxita. Hori da gaur goizean Sotomayorrreko dukeak eta Oñatiko alkateak sinatu duten akordioak jasotzen duen aldaketa nabarmenena. Beste batek ordutegian du eragina, 17:00etan itxi ordez 17:30ean itxiko dute aurrerantzean.

Oñatiko alkate Izaro Elorza "pozik" azaldu da hitzarmena berritzearekin: "Gaurtik aurrera ere, duela urte batzuk erabili ezin genezakeen espazio batez gozatzen segi dezakegu herritarrok. Anitzak dira, gainera, azken urteetan lorategiak eskaini dizkigun aukerak. Tartean, herritar askok izan dute euren emanaldiak, kontzertuak... bertan eskaintzeko aukera. Eta, era berean, herritar askok gozatu dute halakoez". 

Hauxe izango da Lazarragako lorategiaren ordutegi berria:

  • urritik uztailera, 9:00etatik 17:30era egongo da zabalik
  • abuztuan eta irailean, itxita egongo da

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak