Zigilatzea Gandiaga Topagunean egingo dute, 10:00eta-tik 12:00etara. Lanak 16:00etatik 17:00etara entregatu behar dira. 1.500 euro jasoko ditu irabazleak. Edonork parte har dezake.
'Oteiza eta Arantzazuko estatuaria'
Gainera, Jorge Oteizaren eskultura lanak basilikako fatxadan jarri zireneko 50. urteurrena dela-eta, Oteiza eta Arantzazuko estatuaria izeneko sari berezia banatuko dute Jorge Oteizaren Arantzazuko estatuaria egokien irudikatzen duen margolariarentzat.