Ikastaro hauen helburua da gaur egun Euskal Herriko plazetan egin ohi diren dantza molde guztiak ezagutu eta praktikatzea. Patxi Monterok jardungo du irakasle.Urritik ekainera bitartean izango dira eskolak –urriaren 2an hasita–, eguaztenetan.
Izena emateko edo informazio gehiagorako, Musika Eskolarekin harremanetan jarri, irailaren 26ra arte: 943 783 174 zenbakian edo idazkaritza@jazpiazumusikaeskola.com helbidean. Lotuan, soltean, jauziak, kotradantzak, sokadantza... ikasteko aukera egongo da.