Antzerki eskola jarriko du martxan Irazan-ek urritik aurrera

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko ira. 12a, 15:00

Irazan Antzerki Guneak antzerki eskola jarriko du martxan urritik aurrera. Antzerki zaletasuna sustatzea izango da helburu nagusia. Izen-ematea zabaldik dago.

Hiru talde egingo dituzte, eta dagoeneko izen-ematea zabalik dago. Taldeak izango dira: haurrak –LH1-LH5–, martitzenetan eta eguenetan, 17:00etatik 18:30era; nerabeak –LH6-DBH4–, martitzenetan eta egunetan, 18:30etik 20:00etara; eta, nagusiak, –16 urtetik gorakoak– hilean aste bukaera bat izango da.

Azken horien izen-ematea urrian zabalduko dute. Haurren eta nerabeen eskoletako prezioa 30 euro izango da, hileko.

Antzerki eskolan izena emateko, Irazanekin harremanetan jarri beharko da; sare sozialen bitartez, irazantaldea@gmail.com helbidean edo 659 03 10 36 telefono zenbakian. "Mundua beste begirada batetik" ikusi gura duen orori eta "sormenaren bitartez hori erakutsi" nahi duenari zuzendutako eskola izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak