Lehendakari Txapelketarako puntuagarria den 32. Oñatiko Proba egingo dute zapatuan (10:00, Unibertsitate hiribidean). Lehendakariko azken lasterketa izango da, eta bertan erabakiko da txapelketa. Ziklistek 100 kilometro izango dituzte aurretik, eta Udana Atagoiti eta Aztiriako gainak gainditu beharko dituzte. Helmuga 12:30ak aldera izango da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.