80 auzotar batu dira gaur Arantzazuko auzoetxean bazkaltzeko. Lizardi saria jaso berri duen Maider Arregik bazkal ostea girotu du Aitor Tatiegi bertsolariarekin batera. Auzotarren bat edo beste ere animatu da bertso-jokoan egitera.
Atzo, aldiz, tortilla lehiaketa Aixkirri baserriko Maria Elene Odriozolak irabazi zuen. Mus txapelketan aldiz, Migel Arregi eta Bixente Elortzak jantzi zuten txapela.