Ohi bezala, partidaren hasieran Jose Luis Agirreren aldeko ekitaldi xumea egin dute Azkoagain zelaian. Talde bietako jokalariekin batera zelai erdira irten dira Jose Luis Agirreren emaztea Manttoni Iraola eta semea bilobekin. Gaizka Irizar kapitainak lore sorta eman dio Iraolari Aloña Mendi K.E.aren izenean.